Euskal OLPC Party izenez bataiatu ditugu Euskal Herriko One Laptop Per Child zaleen topaketak. Topaketa informal hauetan OLPC-XO ordenagailu bat edo OLPC proiektuan interesa duen jendea bildu nahi da, elkarrekin esperimentatu, ikasi eta ondo pasatzeko eta, ahal dugun neurrian, munduko haur behartsuenen hezkuntza eta etorkizuna apur bat hobetzen laguntzeko.
Hau da oraingoz aurreikusita dagoen Euskal OLPC Party-a:
- I. Euskal OLPC Party: Doka Kafe Antzokia, Donostia, 2009 apirilaren 23a (kronika hemen)
Deialdiak irekiak dira. Hala ere, etortzeko asmoa baduzu, topaketaren wikian zure izena gehitzera eta egin nahiko zenituzkeen gauzak edo landu nahiko zenituzkeen gaiak adieraztera gonbidatzen zaitugu.
